05 de Septiembre de 2010
Noticias

 Últimas noticias
08 de marzo de 2010
ADIERAZPEN INSTITUZIONALA 2010EKO MARTXOAREN 8AN

Bozeramaileen Batzordeak, PSE-EE, EAJ-PNV, PP, EB-B eta Alkarbideren aldeko botoarekin eta atxiki gabeko zinegotzien abstentzioarekin, hurrengo ADIERAZPENA onartu du:

 


"Gaur egungo testuinguru sozial eta politikoan, gero eta ahots gehiagok aldarrikatzen dute gazteei protagonismo handiagoa eman behar zaiela politika publikoen eraikuntzan, agente aktibo eta onuradun gisa. Etorkizunerantz aurrera egitea, etorkizuneko giltzarri direnen eskutik. Etorkizun horretan emakumeen protagonismoa ere bultzatu nahi da herritartasunaren gauzapenean; horren haritik, Instituzioak, eta horien artean Udalak, dagoeneko zenbait urte daramatzagu lanean herritarren, batez ere emakumeen, berdintasun eskariei erantzun nahian, eta, ahalegin ez gutxirekin, emaitza nabarmenak lortu ditugu zentzu horretan.

 


Emakume gazteen kasuan, zeintzuek etorkizun hurbilean oinarrizko protagonista izateko erronka bikoitza baitute, beraien aurrendariek egindako lana aurrerapen eta bultzada handia da egiteko horretan. Dena dela, errealitate berri bati egin behar diote aurre; izan ere, desberdintasunaren adierazpenak, sarritan, zorrotzagoak dira, eta itxuraz berdintasunean oinarritutako errealitatea bizi dute.

 


Nerabezaroan egindako ikerketek jokabide sexistak erakusten dituzte, bai eta nerabeen artean berdintasun urriko ohiko rolak daudela ere; era berean, eraso matxistek gora egin dutela edo horiek horrela identifikatzeko zailtasunak daudela ere erakusten dute. Hain zuzen ere, hori egiaztatu da azaroaren 25a Emakumeenganako Indarkeriaren aurkako Nazioarteko Eguna dela-eta Euskadiko zenbait herritan egindako ikerketan. Ikerketan, gazteen partaidetza eta protagonismoa izan da ardatz nagusia.

 


Hori guztia dela eta, 2010eko martxoaren 8an, Emakumeen Nazioarteko Egunean:

 


JAKINIK Udalek daukagun erronka gazteen artean desberdintasuna eragiten duten erak identifikatu eta horien aurka egitea ahalbidetuko duten komunikazio-bideak ezartzea dela, bai eta euren esku baliabideak uztea eta jabekuntza ahalbidetzea ere,
ADIERAZTEN DUGU emakume eta gizonen eskubideak oso-osorik eta berdin-berdin bermatu behar direla, eta bizitzan hain garrantzitsua den garai hori landu behar dela, gizon eta emakumeen arteko jarrera positibo eta berdintasunezkoak finkatzeko, betiere, emakumeek berdintasunean oinarrituta gauza dezaten beraien herritartasuna.

 


Eta, horretarako, orain inoiz baino gehiago, KONPROMISOA HARTZEN DUGU berdintasunaren aldeko eta indarkeriaren aurkako tokiko politikak sendotzeko, bereziki neska gazte eta nerabeei begira, euren partaidetza aktiboa sustatuz helburu hauen lorpenerako."

 



C/Morronguilleta 12, Bajo , 20100 ERRENTERIA Tfno 943 519 999 Fax 943 519 999