EUSKARA ESKOLATIK KALERA: Patata Tropikala Taldearen "Baso sorgindua" urtarrilaren 29an Kulturgunean
Data: Urtarrilak 29, ostirala
Ordua: 17:30ean
Tokia: Errenteria Hiria Kulturgunea
Hizkuntza: Euskara
Iraupena: 55"
Ikusleria: 4 urtetik aurrera
Sinopsia: Orain urte asko-asko, hementxe bertan, hemengo baso honetan, Erresuma gobernatzen zuen sorgin zital bat bizi omen zen. Neskatilak igel bihurtzen omen zituen eta eskualde osoan sekulako gaiztakeriak egiten omen zituen ongi pasatzeko. Bien bitartean, Nino gure lagun gaztea, igelei muxu eman eta eman, ea ba… normaltasunera itzultzen zituen…harik eta egun batean Merlin Aztia eginkizun berri batekin iritsi zen arte: mugarik gabeko zortearen hirusta aurkitzea!. Eginkizun hori dela eta, gure Nino abentura handietan sartuko da, eta pertsonaia fantastiko eta maitagarriak ezagutuko ditu: Lurreko jauna, Lakuko Anderea, animalia berritsuak, milaka urte dituzten zuhaitzak, eta baita rock&rollarekin txora-txora egindako harri-jale bat ere. Bide liluragarria…Ninok korritu beharko duena hirusta magikoa aurkitu nahi badu eta…zergatik ez? Sorgin gaiztoarekin akabatu nahi badu.
SARRERAK
Salneurria: 1€
Salmenta: Leihatilan, urtarrilaren 25etik aurrera.
Astelehenetik ostiralera: 10:30etik 12:30era.
Astelehen eta asteazkena: 19:00etatik 21:00etara.
Emanaldia hasi baino ordubete lehenago.